
Estalkia San Kristobal enparantzan
Estalki bat proiektatzen da San Kristobal plazan, udalerriko Kulturetxearen ondoan
Plazaren gainean espazio estali bat sortzea proposatu da, gardena, argiztapen naturalarekin, euriaren aurrean gune babestu bat sortuz. Estalkia Kulturetxeko eraikinei atxikitako egitura independente gisa egituratzen da. Eraikinen baoetara egokitzeko, estalkiak trazadura hautsia du luzetarako sekzioan, eraikinaren leihoei eragin ez diezaieten.
Estaldura arin batekin planteatzen da, eusten duen zurezko egitura ahalik eta arinena izan dadin, ikusmen-inpaktua ahalik eta gehien murriztuz. Sei zutabe metaliko berri proiektatu dira zurezko habe-bilbadura baten euskarri gisa. Zutabe horiek plazaren perimetroan daude, espazio estalia guztiz diafano izatea lortuz. Plastiko zeharrargizko estaldurak argi naturala igarotzea ahalbidetzen du, plaza estaliak ahalik eta argitasun handiena izan dezan. Eguzki-babes gisa, egurrezko xafla finkoak eta kolore horiko panel zeharrargiak proiektatzen dira. Ausaz banatzen da estalkiaren gainazalean, eta lehendik dauden, eta estalkia burutzeko kendu beharko diren, limoiondoen hostoen fraktal efektua simulatuz.
Estalkia isurialde bakarrekoa da, ur bakarrekoa, eta Kulturetxeko arkupera du isurpena. Bertan, erretena eta hiru zorroten izango ditu euri-ura biltzeko. Eraikinaren ondoan dagoen isurialdea altuera eta aldapa txikiagoan egiten da, eta Kulturetxeko beheko eta lehen solairuetako baoen artean dagoen fatxadako moldura hartzen du. Dagoen altuera txikia dela eta, isurki hori altzairuzko habeekin proiektatzen da.
Kaleari aurre eginez, estalkiaren egiturak funtzio bikoitzeko egurrezko egitura aurkezten du; alde batetik, plazaren eguzki-babesean parte hartzen du, eta, bestetik, eraikinaren fatxadarekin bat egiten duen estalkiaren trazadura hautsia izkutatzen du, kaleranzko aurrealdea uniformea gauzatuz.
