Lekeitioko eskola publikoko patioaren estaldura
Klima babesteko Lekeitioko eskola publikoko eraikin multzoko patioaren estaltzea.
Lekeitioko Eskola Publikoa osatzen duten eraikinek eta instalazioek ez dute ikasleen gozamenerako behar besteko espazio estalkirik, kanpoan egiten diren jarduera ezberdinak klimatologiaren aurrean babesteko balio duenik.
Hortaz, eskolako bi eraikin nagusiak banatzen dituen patioa estaltzea proposatzen da. Kanpoko espazio-zolatu estali bat proiektatuko da, Lehen Hezkuntzako eskola-multzoa osatzen duten bi eraikinak elkartuz, aisialdirako gune babestu gisa erabiltzeko eta jarduera propioak egiteko, edo inguruko jarduerak hedatu ahal izateko gune gisa erabiltzeko.
Espazio estali diafanoa proiektatzen da, argiztapen naturalarekin, aire zabaleko irakaskuntza-jarduerei espazio babestua emanez. Estalkia egungo eraikinekiko independentea den egitura gisa planteatzen da, baina haren zutabeak lerrokatuta daude, alde batetik, eraikin bateko sarrerako arkupetik daudenekin, eta, bestetik, beste eraikineko fatxadaren zutabe zatiekin. Beraz, egitura berri horrek ez du hesirik sortzen espazio librean, eta ez du ikusmena mugatzen ikasgeletako leihoetan.
Bi eraikinen goiko solairuetako begibisten gainean bi isurialdeko estalkiak izan dezaken inpaktua murrizteko helburuarekin, estalkia isurialdeen malda txandakatzen dute hormarteen bidez proiektatzen da, estalkien beheko puntua lehenengo solairuetako leihoen azpitik geratuz.
Proposatutako estaldura materiala polikarbonato gardeneko panelez osatuta dago. Urarekiko beharrezko estankotasuna emateaz gain, estalitako gainazal osoaren argiztapen naturala ahalbidetzen du.