Gimnasioa Muxikan

Muxikako muino batean kokatutako leiho irekiko gimnasioa.

Orubea udal-frontoi estaliaren eraikinaren ondoan kokatzen da, Kurtzero auzoan, hegoaldera begira eta haranerantz begistak dituen malda batean.

Hegalan bermatuz, proiektatutako eraikinak haranaren ikuspenera begiratzen du kirola eta kultura-jarduera desberdinak burutzeko espazio diafanoko leiho handi baten bitartez. Espazio horrek trenkada mugikor bat du espazioa bitan banatu ahal izateko eta jarduera bereiziak egin ahal izateko.

Eraikina frontoiaren eraikinarekin eta bere aldagelen eranskinarekin artikulatzen da atari baten bitartez. Sarrera atari horretatik banaketa eta trantsizioko espazio batera sartzen da, aldagelen eta komunen eremura eta espazio diafano nagusira sartzeko.

Eustorma batek ixten du eraikina iparraldean, hegoaldean ordez, eraikinera argi naturala sartzea eta barrualdetik harana ikustea ahalbidetzen duten pilare metaliko txikizko egitura proiektatzen da. Gorputz irten batek babesten du hegoaldeko leihatea udako gehiegizko eguzkitik, baina neguan eguzkia sartzea ahalbidetzen du.

Hegoaldeko fatxadako Cor-Ten altzairuak, eustormaren ageriko hormigoiak, sarrerako ataripeko eta gorputz irteneko egurrak eraikina kokatzen den testuinguru naturalean integratzea bilatzen dute.

 

Kit Digital
This site is registered on wpml.org as a development site.