Sendibakarreko etxebizitza S8 Arrietan

Etxebizitza proiektatu den lursaila Arrietako Libao auzoan kokatzen da.

Alanbrezko hesiz eta zurezko oholesiz mugatua, hala nola ezponda naturalez, gaur egun baratze gisa erabiltzen da. Bere planimetriari dagokionez, lursaila hegoaldeko isurialdean dago, eta ipar-hego ardatzean 13 metro inguruko desnibela du.

Eraikin exentua da, funtsean bizitegi-erabilerak jasotzen dituen BS+I altuerako bolumen trinko batek osatua. Eraikina bi gorputzek osatzen dute: behe solairuko zati handi bat eta lehen solairu osoa bere barne hartzen dituen oinplano angeluzuzeneko gorputz nagusi bat, eta honi maklatua, beheko solairuko gainontzekoa eta hego-ekialdeko ataria barne hartzen dituen bigarren gorputz bat.

Eraikinaren tipologia arkitektonikoa inguruko baserri edo familia bakarreko etxe landatarren ohikoa da, estalki inklinatuekin eta teilatu-hegalarekin perimetro osoan. Lursailean dagoen malda dela eta, eraikina modu mailakatuan ezartzen da, lehen solairuaren zati batek lursailerako sarbide zuzena duelarik eraikinaren iparraldean. Mailakatze hau, mendebalde-ekialde trazadura duen solairu batetako alturadun eustorma baten bidez gauzatzen da.

Bere banaketari dagokionez, beheko solairua atari banatzaile txiki baten inguruan dago egituratuta, nora sarrerako kanpoko ataritik sartzen den. Banagailu horretatik logela batera, komunera, lehen solairura sartzeko eskailerara eta egongelako espazio gardenera iristen da. Espazio garden horretatik jantokira, hego-ekialdera begira dagoen ataripera eta sukaldera iristen da. Iparraldeko fatxadan esekilekua dago eta bertatik trasteleku batera eta sukaldearekin komunikatuta dagoen despentsa-garbitegira iristen da.

TBi atal zuzenek osatutako eskailerak lehenengo solairuko korridorera ematen du. Korridore horretatik, solairuko gela bizigarri guztiak sartzen dira. Gela nagusiak komuna eta jantzitegia ditu, bi logela bikoitz eta bainugela oso bat. Egitura zurezko egitura arin baten bidez proiektatzen da, zurezko zutabe eta habeekin konbinatua, gela bizigarrietako sabai guztietan agerian geratzen direnak.

Kit Digital
This site is registered on wpml.org as a development site.