Sendibakarreko etxebizitza S7 Arrietan

Etxebizitza proiektatu den hiri-lursaila Arrietako (Bizkaia) Libao auzoan kokatzen da.

Alanbrezko hesiz eta zurezko oholesiz mugatua, hala nola ezponda naturalez, gaur egun baratze gisa erabiltzen da. Bere planimetriari dagokionez, lursaila hegoaldeko isurialdean dago, eta ipar-hego ardatzean 12 metro inguruko desnibela du.

Eraikin exentua da, funtsean bizitegi-erabilerak jasotzen dituen BS+I altuerako bolumen trinko batek osatua. Eraikina bi gorputzek osatzen dute: behe solairuko zati handi bat eta lehen solairu osoa bere barne hartzen dituen oinplano angeluzuzeneko gorputz nagusi bat, eta honi maklatua, beheko solairuko gainontzekoa eta hego-ekialdeko ataria barne hartzen dituen bigarren gorputz bat.

Eraikinaren tipologia arkitektonikoa inguruko baserri edo familia bakarreko etxe landatarren ohikoa da, estalki inklinatuekin eta teilatu-hegalarekin perimetro osoan. Lursailean dagoen malda dela eta, eraikina modu mailakatuan ezartzen da, lehen solairuaren zati batek lursailerako sarbide zuzena duelarik eraikinaren iparraldean. Mailakatze hau, mendebalde-ekialde trazadura duen solairu batetako alturadun eustorma baten bidez gauzatzen da.

Bere banaketari dagokionez, beheko solairua altuera bikoitzeko atari baten inguruan egituratzen da, nora sarrerako kanpoko ataritik sartzen den. Banagailu honen bidez, lehen solairura doan eskailerara eta egongela-jangela-sukaldearen espazio zabalera iristen da. Espazio zabal honetatik, hego-ekialdera begira dagoen kanpoko atarira sartzen da zuzenean, udako eguzkitik eta haize nagusitik babestua dagoena.

Tarte zuzen bakar batez osaturiko eskailerak, lehenengo solairuko korridorerako sarbidea ematen du. Korridore honetatik, solairuko pieza bizigarri guztietara sartzen da. Lehen solairuko gela nagusiek eta egongelak, estalkiaren isurialdeei dagozkien sabai inklinatuak dauzkate. Egitura zurezko egitura arin baten bidez proiektatzen da, zurezko zutabe eta habeekin konbinatua, gela bizigarrietako sabai guztietan agerian geratzen direnak.

Kit Digital
This site is registered on wpml.org as a development site.