Baserri baten birgaitzea Sondikan
Birgaitu beharreko eraikinak oinplano karratua du, gutxi gora behera, eta elkarren artean atxikitako familia bakarreko tipologiadun bi etxebizitzek osatzen dute, birgaitze-proiektu honen xedea izanik mehelinaren hegoaldean aurkitzen dena.
Eraikina erabat birgaitzen da, horretarako eraikinaren zati bat eraitsiz, zehazki, estalkiaren, barrukaldearen eta fatxaden zati bat, beheko solairuko egungo forjatuaren kotaraino, beheko solairuko harrizko harlangaitzezko perimetro-hormak utziz.
Proiektatutako eraikinak, egungo eraikinaren oinplano-okupazioa eta teilatu-hegalaren altuera mantentzen ditu, baina de bolumetriaren murrizketa bat proposatzen da, hegoaldeko fatxadara isuriko duen hirugarren isurialde bat proiektatzerakoan, eraikin osoaren teilatu-hegala horizontala izan dadin.
Bere banaketari dagokionez, oinplanoa kanpoko ataritik sarrera duen egongela-jangela-sukaldearen inguruan egituratzen da. Egongela-jangela-sukaldearen espazio zabal honen bidez, sarrera ematen zaie komun, despentsa-garbitegi, eta lehen solairura doan eskailerari. Espazio zabal hau kanpokaldearekin lotzen da zuzenean, ekialdeko fatxadako balkoi-leiho batzuren bidez.
Tarte zuzen bakar batez osaturiko eskailerak, lehenengo solairuko banatzaile nagusirako sarbidea ematen du. Banatzaile honetatik, solairuko pieza bizigarri guztietara sartzen da eta beheko solairuko egongelaren eta jantokiaren ikusmena lortzen da, altuera bikoitzeko espazio baten bitartez.
Eraikinaren tipologia arkitektonikoa inguruko baserri edo familia bakarreko etxebizitza landatarren ohikoa da, zeintzuk eraikinaren estalki guztiak inklinatuak dauzkaten, hala nola teilatu-hegala perimetro osoan. Fatxadetan landa-eremuan dauden materialak erabiltzea planteatzen da, hala nola harria eta zura, eta baoen antolamendu eta tamainarekin kontraste eguneratuago bat egiten da.