Lekeitioko turismo bulegoa
Birgaitutako eraikina, Alvaro Libano arkitektoaren obra bezeroaren behar berrietara egokitzeko.
Eraikina, Alvaro Libano arquitectoaren lana, kontzesionario, ibilgailu-tailer eta gasolina-zerbitzugune gisa eraiki zen 1962an eta 2004. urtean utzi zuen bertan behera bere jarduketa. Bezeroak planteatutako behar berrietara egokitzeko birgaitzen da, aurreikusitako bere erabilera nagusia Lekeitioko informazio eta turismo bulegoa izanik.
Barne espazioen redistribuzio bat egiten da, elkarren artean konektatutako erabilera ezberdineko hiru zonatan ezberdinduz: Nagusia turismo bulegorako da eta jendeari arreta emateko gune orokor batetaz, gerentziako bulegoaz eta biltegiaz osatuta dago. Bigarren gune bereizia, balioanitz lan-eremu eta/edo erakusketa-gune bat da, eta hirugarren gune bereizia udalak erabiltzeko bilera-gela bat da. Eremu guztiak elkarri lotuta badaude ere, eremu bakoitzak sarbide independentea du kanpotik.
Eraikinaren inguratzaile termikoaren birgaitze energetikoa proiektatzen da, fatxada aireztatu baten bidez eta beirazko bao guztiak ordezkatuz. Eraikinaren kanpoaldean egiten den esku-hartzeak eraikinaren jatorrizko diseinu arrazionalista errespetatu eta sustatu nahi du, erritmo bertikal modularra erabiliz, bai beiretan, bai fatxaden zati opakoetan, eta goiko teilatu-hegala metalezko estaldura batez nabarmenduz. Modu selektiboan, eta pribatutasun handiagoa lortzeko, sareta bertikal batzuk proiektatzen dira bao batzuetan.