Irisgarritasun hobekuntza Areetako urbanizazio komunitarioan
Patio komunitarioetarako irisgarritasuna hobetzeko arrapalen egikaritzea
Bi arrapala multzo proiektatzen dira, eraikuntzen patio komunitarioetara ibilbide irisgarri baten bidez sartu ahal izateko. Arrapalak komunitatearen eskailera eta lorategi eremua zeuden lekuan proiektatzen dira, eskailerak eraitsiz eta lorategian pixkat lurperatuz.
Arrapalak eta eustormak hareharrizko 30 cm-ko zabalerako piezez estalita daude, eraikinen erdisotoko solairuko fatxadetan dagoen harrizko materialarekin bat egiteko. Argiztapenerako LED tirak jarriko dira arrapalen eskubandan.
Erdiko patioetako irisgarritasun esku-hartzea aprobetxatuz, patio horietako eskailerak ere hareharriko piezekin estaliko dira, eta eraikuntza-multzoko alboko patioetako asfaltozko zoladura ordezkatuko da.


