Osasun zentroa Morgan
Udal liburutegiaren eraikina osasun-zentro gisa erabiltzeko zaharberritu da
Eraikina joan den XX. mendeko 60ko hamarkadan zehar eraiki zen hiltegi gisa erabiltzeko. 1986an eraberritze lan bat egin zen eta kultura-liburutegi gisa erabiltzeko egokitu zen. Oinplanta bakarreko eraikina da eta gaur egun liburutegi eta KZ-Gunea bezala erabiltzen da.
Lursaila Foruen Bidea eta Eleizondo kaleetara ematen duen harriz estalitako hormatxo batez mugatuta dago, eta bi kaleen eta lursailaren barruko sestraren arteko kota aldea gainditzeko balio du. Planimetriari dagokionez lursailak 1,3 m inguruko desnibela du ekialde-mendebalde ardatzean. Desnibel hori batez ere eraikinak hartzen duen gunean gertatzen da, eta eremu horretako malda %6,6 ingurukoa da.
Eraikina osasun erabilera berrira egokitzeko helburuarekin, barruko espazio guztiak birbanatu dira, eta horrek baoak eta fatxaden osaera aldatzea eta birkokatzea dakar. Espazio guztiak itxarongela-atari baten inguruan egituratzen dira, eta bertara hegoaldera begira dagoen fatxadatik sartzen da. Inguratzailearen birgaitze energetikoa planteatzen da, egungo fatxaden kanpoaldean aireztatutako fatxada bat eginez, 10 cm-ko isolamendu termikoa duena.
Landa-inguruneko material tipikoak erabiltzen dira, harria, egurra… baina formatu eta antolaketa modernoarekin, fatxada konposizio berritu batekin, eraikinaren irudi eguneratu bat bilatuz.


